ACTIVIDADES

marzo 2019
L M X J V S D
« nov    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

Zer da ADEAR eta nori zuzendua da?

 


Artritis erreumatoidea eta Espondilitis Anquilosantea

ADEAR artritis erreumatoidea duten gaixoentzako elkartea da, gaixoek eta haien familiek gaixotasun horri buruzko informazioa, aholkularitza eta orientazioa jaso ahal izateko gunea edukitzeko beharretik sortua. Elkartean haien egoera berean dauden beste pertsona batzuk aurkitu ahal izango dituzte, eta hartara esperientziak eta ohiko arazoak konpartitu ahal izango dituzte, baita bilatutako eta, zenbaitetan, aurkitutako soluzioak ere, eguneroko erronkak gainditu ahal izateko.

2007. urtean Adear elkarteak bere ateak ireki zizkien beste gaixotasun erreumatiko batek eragindakoei: espondilitis ankilosatzailea. Gaixo horiei ere gauza bera eskaini nahi die, Arabako lurralde historikoan ez dagoelako gaixotasun horrekin loturiko inongo elkarterik.

 


ARtik eratorritako gaixotasunak: Sjögren-en sindromea

Hanturazko eta jatorri ezezaguneko gaixotasun kroniko autoimmunea da. Mukosak lehortzea du ezaugarri, guruinek gutxiago jariatzen dutelako edo jariatzeari uzten diotelako. Kanpoko erasoetatik babesten gaituen gorputzeko sistema immunitarioak bere buruaren kontra erantzuten du, ondorioz berezkotzat hartzen ez dituen guruinen ehunak suntsitzen dituzten antigorputzak sortzen ditu.
Guruin horiek hidratatu, lubrifikatu eta leuntzen duten isurkariak sortzen dituzte: listua; malkoak; laringe eta trakeako muki jariakinak; eta baginako jariakinak. Behar bezala ez dabiltzanez beren zereginak urritu egiten dira edo bertan behera geratu.
Ez da bere jatorria ezagutzen, baina uste da eragile askoren ondorioz gerta daitekeela. Eragile horiek hormonalak, genetikoak edo aldakuntza immuneak izan daitezke, besteak beste.

PRÓXIMOS EVENTOS

No hay eventos programados en este momento